Gizartea -

Jazoera

Bilbora zihoan tren bat hustu behar izan dute sute bategatik

Tren barruan zeuden 60 bidaiariak Orejo (Marina de Cudeyo) herrira arte eraman dituzte beste konboi batean, eta handik euren helmugetara.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo helmuga zuen tren bat hustu behar izan dute larunbat arratsaldean Maliañon (Kantabria), treneko baterien kutxan sute bat piztu eta gero.

Suak kea handia eragin du, eta, horren ondorioz, trenbide-trafikoa eten behar izan dute bi ordu eta erdiz (zazpietatik bederatzi eta erdiak arte) Santander eta Medio Cudeyo artean.

Suhiltzaileek sua itzali duten arren, trena trenbidetik atera behar izan dute sortutako ke itxia Maliañoko geltokira sar ez zedin. Barruan 60 bidaiari zihoazen, eta beste konboi batean sartu eta Orejo (Marina de Cudeyo) herrira eraman dituzte, eta bertatik euren helmugetara.

Jazoerak "usain txarreko" ke handia sortu du, Renfetik bertatik onartu dutenez, eta Santander-Liergenes lineako aldirietako zazpi zerbitzuri eragin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea