Gizartea -
Gertakaria
63 urteko emakume bat hil da Iruñean, oinezkoen pasabide batean harrapatuta
Gertakaria 19:15ean jazo da. SOS Nafarroak anbulantzia medikalizatu bat bidali du, baina ezin izan du ezer egin haren alde, berehala hil baita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
63 urteko emakume bat hil da Sadar kaleko oinezkoentzako pasagune batean ibilgailu batek harrapatuta, Navarra Arena pabiloiaren aurrean.
Nafarroako Gobernuko iturriek esan dutenaren arabera, harrapatzea 19:15ean gertatu da. SOS Nafarrroak anbulantzia medikalizatu bat bidali du, baina ezin izan du ezer egin haren alde, berehala hil baita
Iruñeko Udaltzaingoaren Bide Segurtasuneko Atestatu Taldeko kideak gertakaria argitzeko lanean ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea