Gizartea -

Zirkulazioa

21 kilometroko auto-ilarak Iparralderantz, Irungo mugan

Kamioiek ezin izan dute Aste Santuan euskal errepideetatik ibili, eta astearte honetan ibilgailu astun ugari ibili dira mugarako noranzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidean 21 kilometroko auto-ilarak izan dira Biriatuko mugan, Irunen, Frantziarako bidean doazen kamioi kopuru handiagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Auto-ilarak 11:30ean hasi dira sortzen, eta luzatzen joan dira, baita arratsaldean ere.

Arratsaldeko hirurak eta laurak bitartean izan dira auto-ilara luzeenak, 21 kilometrokoak, eta Donostiaraino heldu dira.

19:30ean, 18 kilometroko auto-ilarak zeuden, eta Errenteriatik harago iristen ziren.

Kamioiek ezin izan dute Aste Santuan euskal errepideetatik ibili, eta atzo horren eraginik izan ez arren, gaur ibilgailu astun ugari ibili dira mugarako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gizartea albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Irun Gaurko azken orduko albistea