Gizartea -
Desagerpena
Erandion desagertu den 89 urteko gizona bilatzen jarraitzen dute
Senideek astelehenean salatu zuten desagerpena, eta gaur goizean berriro ekin diete hura bilatzeko lanei.
agentziak | erredakzioa
Bilaketa talde bat Erandioko 89 urteko gizonezko baten bila ari da astelehen arratsaldetik, senideek hura desagertuta zegoela salatu zutenetik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Familiak astelehen arratsaldean jarri zuen salaketa, eta orduan hasi ziren haren bila. Gauean bilaketa-lanak eten ondoren, gaur goizean berriro hasi dira desagertuaren bila.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea