Gizartea -

Bizkaia

Dozenaka txirrindularik industria militarraren aurkako martxa egin dute

Martxaren antolatzaileen aburuz, "milioika errefuxiatu eragin dituzten gatazkez elikatzen da Euskal Herriko industria militarra".

Bilboko erdigunetik abiatu dira eguerdi aldera. Argazkia: EiTB
Bilboko erdigunetik abiatu dira eguerdi aldera. Argazkia: EiTB
Bilboko erdigunetik abiatu dira eguerdi aldera. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria militarra eta horri zuzendutako gastuaren aurka protestatzeko martxa bat egin dute larunbat honetan dozenaka txirrindularik Bizkaian, hainbat talde ekologistek eta antimilitaristek deituta.

Martxa hura egiten duten 10. urtea da, eta oraingoan Bilboko erdigunetik abiatu dira eguerdi aldera, Sener eta Precicast PCB enpreseetara jotzeko asmoz, Getxora eta Barakaldora, hurrenez hurren. Kakitzat koordinakunde antimilitaristak adierazi duenez, Sener ta Precicast "armen ekoizpenarekin lotutako enpresarik garrantzitsuenak dira" Bizkaian.

Kakitzaten esanetan, Euskal Herriko 100 bat enpresek parte hartzen dute industria militarrean, eta alor horretan fakturaziorik handiena duen hirugarren erkidegoa da Euskadi, Madril eta Andaluziaren atzetik.

Gauzak horrela, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, "milioika errefuxiatu eragin dituzten gatazkez elikatzen da Euskal Herriko industria militarra".

Amaitzeko, zigor-espedientea jasan duen suhiltzaileari elkartasun osoa adierazi diote. Saudi Arabiara zihoan bonba-zama baten segurtasuna Bilboko Portuan bermatzeari uko egin zion suhiltzaileak, eta hori dela eta zigortu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea