Gizartea -

Hegazti gripea

Gabadiko, Domintxaineko eta Barkoxeko hegaztiak ez dituzte hilko

Sano dauden Iparraldeko hiru etxaldeetako hegaztiak ez hiltzea erabaki dute azkenean Frantziako agintariek. Horren ordez, osasun kontrol gehiago egingo dituzte.

Aurreko astean 800 bat herritarrek protesta egin zuten hiru etxaldetan. Argazkia: Andoni Lizeaga
Aurreko astean 800 bat herritarrek protesta egin zuten hiru etxaldetan. Argazkia: Andoni Lizeaga

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako agintariek azkenean ez dituzte sano dauden Gabadiko, Domintxaineko eta Barkoxeko hiru etxaldetako hegaztiak hilko. Hegazti gripea dela eta, prebentzio neurri gisa, hiru etxaldetako hegaztiak hiltzeko asmoa zuen Frantziako Nekazaritza Ministerioak.

Azken asteetan ehunka lagunek parte hartu dute Gabadiko, Domintxaineko eta Barkoxeko hiru etxaldetako hegaztiak hiltzea eragozteko egindako mobilizazioetan. Are gehiago, birritan lortu dute hilketak eragoztea. Iragan ostiralean, CRS taldeko agenteek hiru etxalde horien atarietan elkartu ziren 800 bat protestarien aurka egin zuten, negar eragiteko gasak erabiliz eta bultzaka. Dena den, herritarren mobilizazioek ekidin egin zuten Ministerioak asmo hori gauzatzea.

Azkenean, sano dauden Iparraldeko hiru etxalde horietako hegaztiak ez hiltzea onartu dute Frantziako agintariek. Horren ordez, osasun kontrol gehiago egingo dizkiete hegaztiei; hain zuzen ere, legeak dioenari jarraituz, hegaztiei analisiak bi astean behin egiteko prest agertu ziren etxaldeetako jabeak.

Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatua erabakiarekin pozik agertu da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Gizartea albisteak Albisteak