Gizartea -

Gipuzkoa

Bi emakume ospitaleratu dituzte Irunen, sute batean kea arnastu ostean

Ezbeharra 01:00etan hasi da Irunen erdialdean, Larretxipi kaleko 22 zenbakiko eraikinean, laugarren pisuan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume Bidasoa eskualdeko ospitalera eraman dituzte beraien etxean, Irunen, izandako sutean kea arnasteagatik, jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Ezbeharra 01:00etan hasi da Irunen erdialdean, Larretxipi kaleko 22 zenbakiko eraikinean, laugarren pisuan.

Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Gipuzkoako Suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea itzaltzea lortu dute.

Etxebizitza sortutako kearengatik kaltetu da batez ere, Gipuzkoako suhiltzaileek adierazi dutenez. Momentuz suaren jatorria zein den ez dakitela ere esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea bideoak Irun Gaurko azken ordukoa