Gizartea -
Bartzelona
Gizon batek bi gazte hil ditu tiroz El Praten
Antza denez, orain dela hilabete batzuk Bartzelonan eta horren inguruetan bi klanen artean piztutako gerraren baitan kokatu dute gertatutakoa. Esquadra Mosssoek bilaketa operatiboa jarri dute martxan.
agentziak | erredakzioa
Gizon pistoladun batek 20 urteko bi gazte hil ditu tiroz bart eta neska bat zauritu, El Prat de Llobregateko (Bartzelona) San Cosme auzoko etxebizitza batean sartu eta gero.
Tiroketa 22:40ak aldera gertatu zen, orduan, hiltzailea etxebizitzan sartu zen indarrez eta barruan zeuden pertsonen aurka tiro egin zuen, Esquadra Mossoek Eferi azaldu diotenez.
Neska ere (21 urte ditu) zauritu zuen eta, ondoren, L'Hospitaleteko Bellvitge Ospitalera eraman zuten, baina ez dago larri.
Erasotzaileak ihes egitea lortu zuen; horrezkero, Esquadra Mossoek bileta operatiboa jarri dute martxan, topatu eta atxilotzeko.
La Vanguardiaren web gunean argitaratu dutenez, dominikarrak dira eta gertatutakoa orain dela hilabete batzuk Bartzelonan eta horren inguruetan bi klanen artean piztutako gerraren baitan kokatuko litzateke.