Gizartea -
Haizea
Bi hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan, haizeagatik
Bartzelonatik zetozen Norwegian konpainiako bi hegaldi ziren. 09:00etan eta 10:00etan lur hartu behar zuten, baina Bartzelonara itzuli behar izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Loiuko aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi desbideratu dituzte gaur goizean, haize-bolada bortitzak zirela eta.
Bartzelonatik zetozen Norwegian konpainiako bi hegaldi ziren. 09:00etan eta 10:00etan lur hartu behar zuten, baina Bartzelonara itzuli behar izan dute. Ondoren, Loiura itzuli eta ondo lurreratu dira.
10:20ean, Parisetik zetorren Air France konpainiako hegaldia Biarritzera desbideratu dute.
Halaber, Edinburgotik zetorren hegaldiak bi orduko atzerapena izan du. Gaur inauguratu dute Bilbo-Edinburgo linea.
Eguerdirako haizea baretu denez, ez da arazo gehiago izan.