Gizartea -
Gipuzkoa
Eraso homofobo bat salatu dute Irunen
Aurreko asteko igande goizaldean izan zen erasoa, taberna baten kanpoaldean.
agentziak | erredakzioa
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak salatu du aurreko astean gazte batek eraso fisiko homofoboa jasan zuela Irunen, eta kasua ikertzeko eskatu du, beharrezko neurriak har ditzaten.
Aurreko asteko igande goizaldean izan zen erasoa, hiriko taberna baten kanpoaldean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak atzo jakin bazuen ere.
Kontseiluak elkartasuna helarazi dio biktimari, eta "onartezin" jo du "homosexualen kolektiboak oraindik horrelako indarkeria larria jasotzea".
Hala, eraso horien aurrean "tolerantziarik ez" edukitzeko eta lekuko izanez gero laguntzeko eskatu die gazteei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea