Gizartea -

Erasoa Plaza Barrian

Behin-behinean aske utzi dute Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra

Epaileak sare sozialetan eta foroetan edukiak zabaltzeko debekua ezarri dio erasotzaileari, eta Sevillatik alde egiteko agindua eman dio.

Bilbon gizon bati eraso zion Betiseko ultra. EiTB
Bilbon gizon bati eraso zion Betiseko ultra. EiTB
Behin-behinean aske utzi dute Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako Auzitegiko 3 zenbakiko instrukzio epaileak  behin-behinean aske utzi du Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko jarraitzailea. Espainiako Poliziak atzo, asteartea, atxilotu zuen Manuel H. P., Sevillako Benacazon udalerrian. Erasoa joan den ostegunean izan zen, Bilboko Plaza Barriko taberna batean, Athleticek eta Betisek jokatu behar zuten futbol partidaren atarian. Epaileak sare sozialetan eta foroetan edukiak zabaltzeko debekua ezarri dio erasotzaileari, eta Sevillatik alde egiteko agindua eman dio.

Sevillako Auzitegiak asteazken honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, zaintzako epaileak behin-behineko neurriak hartu ditu eta erasotzailea aske uztea erabaki du. Era berean, 2 zenbakiko instrukzio epaileak egindako eskaerari jarraiki, Sevillatik lehenbailehen alde egiteko agindua eman dio.

Era berean, bi delituengatik (bide-segurtasunarekin eta lesioekin lotuta) aurrekari penalak dituen auzipetuak hilean birritan agertu beharko da Bilboko Auzitegiko 9 zenbakiko instrukzio epaitegian, izan ere, erasoa Bizkaiko hiriburuan izan zen. Gertatutakoa Bilbon ikertuko dute.

Betiseko jarraitzaileari deklarazioa hartu ondoren, gorroto delitu baten erantzule den argitzeko gertatutakoa argitzeko agindua eman du epaileak, erasoa sare sozialetan zabaldu zutela kontuan izanda.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Gaurko azken ordukoa