Gizartea -
Maiatzak 14
Inoiz egindako proiektu handiena babestuko du aurtengo Herri Urratsek
10 milioi euroko inbertsioa egiten ari dira Baionan lizeo berria eraikitzeko, lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehenengo gunea.
eitb.eus
Maiatzaren 14an izango da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, Senperen (Lapurdi).
Aurtengoak euskaltzaleek Ipar Euskal Herrian egin duten proiektu handiena babestuko du. Izan ere, 10 milioi euroko inbertsioa egiten ari dira Baiona iparrean. Bertan, Etxepare Lizeo berria, lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehen gunea, eta barnetegia eraikitzen ari dira.
Lapurdiko laku ezagunenean egingo den jaia girotzeko Ken Zazpi, Zea Mays, Huntza eta Otxalde taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.
4:06
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea