Gizartea -

lan istripua

62 urteko langile bat hil da Azkoitian

Ezbeharra 15:40an jazo da, Erlo Group konpainian. Sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako.

24 orduko lanuztea, Azkoitiako Erlo enpresan

0:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirurogeita bi urteko gizonezko bat hil da asteazken honetan Azkoitian (Gipuzkoa) jazotako lan istripu baten ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:40an jazo da, Erlo Group konpainian.

Anbulantzia istripua izan den tokira bertaratu da, eta langilea Mendaroko Ospitalera eraman du. Bertan hil da, ezbeharrean egindako zaurien ondorioz.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegun eguerdirako, aipatutako enpresan, istripua salatzeko. Langileek, gainera, 24 orduko lanuztea egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Gipuzkoa Lana berriak Azkoitia albisteak Eguneko albisteak