Gizartea -

Kortxoenearen eraistea

3 eta 6 hilabeteko zigorra bi laguni, Kortxoeneako istiluengatik

Aldeek akordioa lortu dute eta, ondorioz, 2015ko azaroko gertakariengatik gaur epaitu dituzten bi pertsonak ez dira kartzelara joango.

Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuteneko argazki bat. EiTB
Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuteneko argazki bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kortxoenea gaztetxea jendez hustu ondoren 2015eko azaroan izandako istiluengatik gaur epaitu dituzten bi lagunei hiru eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, agintaritzaren kontrako delitua eta agintariei aurre egitea leporatuta.

Gaur Donostiako epaitegi batean egitekoa zen epaiketa hasi baino lehen bi aldeek akordioa lortu dute, Kortxoenea gaztetxeko bi kidek azaldu dutenez.

Horien esanetan, fiskalak urtebeteko kartzela zigorra eskatzen zuen auzipetu bakoitzarentzat. Hala ere, akordio baten bitartez zigorra jaistea lortu dute, nahiz eta horretarako "faltsuak ziren karguak onartu behar izan dituzten".

Donostiako Justizia Jauregiaren atarian kontzentrazioa egin dute gaur goizean, auziperatuei babesa adierazteko. "Muntai polizialik ez. Kortxoenea aurrera!" zioen pankarta baten atzean dozenaka lagun elkartu dira.

Kortxoenea gaztetxea 2015eko azaroaren 3an eraitsi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako informazioa Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea