Gizartea -

Areetan

83 urteko emakume batek atzamar zati bat kendu dio lapur bati, Getxon

Une horretan, 90 urteko beste emakume bat berarekin zegoen. Ezezagunak mehatxu egin zien emakumeei, eta dirua eta balio handiko objektuak eskatu zizkien.

Areetan jazo da lapurreta saiakera. Argazkia: EiTB
Areetan jazo da lapurreta saiakera. Argazkia: EiTB
Areetan jazo da lapurreta saiakera. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

83 urteko emakume batek atzamar zati bat kendu dio bere etxean sartu den lapur bati, Areetako (Getxo) Ibaigane kalean. Ertzaintzak ikerketa ireki du lapurreta saiakera horren nondik norakoak argitzeko. Antza denez, emakumeak kosk egin zion lapurrari, eta ertzainek atzamar zatia aurkitu dute emakumearen etxean.

Asteartean, 11:00ak aldera, jazo zen lapurreta saiakera. Ezezagun batek atean jo zuen, adinekoaren etxean sartzeko asmoz. Une horretan, 90 urteko beste emakume bat berarekin zegoen, eta, atea ireki zuenean, lapurra ziztu bizian sartu zen.

Gizonak mehatxu egin zien emakumeei, eta dirua eta balio handiko objektuak eskatu zizkien. Dena dela, ez zuten amore eman eta borrokan hasi ziren.  83 urteko emakumeak atzamarrean kosk egin eta zati bat kendu zion lapurrari. Geroago, lekura hurbildu ziren ertzainek atzamar zatia eta azazkala aurkitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo berriak Azken ordukoa Bizkaia EAE Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak