Gizartea -

Erasoa institutu batean

Adingabe bat labanaz zauritu du ustez 14 urteko neska batek, Madrilen

13 urteko biktima ospitalera eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du. Hezkuntza zentroak 14 urteko ikaslea kanporatu du behin-behinean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko mutiko bat labankadaz zauritu zuen atzo ustez 14 urteko neskato batek Vicalvaro udalerriko (Madril) Valdebernardo institutuan, Espainiako Poliziako bozeramaile batek adierazi duenez.

Antza denez, bi adingabeak eztabaidan ari ziren erasoa gertatu zenean. Ondoren, institutuko irakasleek biktimari lagundu zioten eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.

Madrilgo Larrialdi Zerbitzuetako bozeramaileak baieztatu duenez, biktima Niño Jesus ospitalera eraman zuten eta pronostiko erreserbatua du.

Poliziaren iturrien esanetan, ustezko erasotzailea ezin dute penalki zigortu adingabea delako. Hezkuntza zentroak, aitzitik, 14 urteko ikaslea kanporatu du behin-behinean, harik eta erasoa argitzeko ikerketa amaitu arte.

Madrilgo Hezkuntza Saileko iturriek azaldu dutenez, ikuskatzaile bat institutura joango da gaur gertatutakoari buruzko datuak biltzeko eta txostena egiteko.

Bestalde, Espainiako Polizia erasoaren nondik norakoak ikertzen ari da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak