Gizartea -

Saria

Loteria Nazionalak 10 milioi euro utzi ditu Iruñean

Gaurko zozketan saritutako zenbakia (18.311) Nafarroako hiriburuko 6. administrazioan saldu dute oso-osorik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria Nazionalaren Minbiziaren Zozketa Bereziaren lehen saria 18.311 zenbakiari egokitu zaio gaur, eta Iruñeko Amaya kaleko administrazioan saldu dute oso-osorik.

Saritutako dezimo bakoitzak 100.000 euro lortu ditu. Amaieran 1,3 eta 9 zenbakiak dituzten dezimoek, berriz, jokatutakoa eskuratu dute.

Azkenaldian sari esanguratsu bat baino gehiago saldu dute administrazio honetan. Izan ere, Gabonetako Loteriaren bigarren saria saldu zuten, martxoaren 10eko Euromillones zozketan milioi bateko saria emateaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa