Gizartea -

Edertasun lehiaketa

Ruben Castillero bizkaitarra aukeratu dute Mister Espainia 2017

23 urte ditu eta waterpolo jokalaria, urpekari profesionala eta entrenatzaile pertsonala da.

Castillero, lehiaketarako egindako argazkian. Argazkia: Mister International Spain
Argazkia: Mister International Spain
Castillero, lehiaketarako egindako argazkian. Argazkia: Mister International Spain

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ruben Castillero bilbotarra aukeratu dute Mister International Spain 2017, duela bost urtera arte Mister Espainia bezala ezagutzen zen gizonezkoen edertasun lehiaketa. Asteburuan egin dute txapelketa, Matalascañas hondartzatik (Huelva) gertu dagoen hotel batean.

57 lehiakideen artean aukeratu dute Castillero. Bilbotarrak Christian Perez 2016ko irabazlearen eskutik jaso du saria. Iaz finalerdietara heldu zen Castillero, orduko hartan Euskadiren ordezkari zelarik.

Aurtengo irabazleak 23 urte ditu, eta waterpolo jokalaria, urpekari profesionala eta entrenatzaile pertsonala da. Bera izango da Espainiaren ordezkari nazioartean egingo duten txapelketan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak gaur Bilbo berriak Bizkaiko albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa