Gizartea -

Gastronomia

2018an Bilbon egingo dute munduko 50 jatetxe onenen sari banaketa ekitaldia

Hamahiru urtez Londresen egin zuten ekitaldia, baina azken bi urteetan Melbournen (2017) eta New Yorken (2016) egin dute.

Munduko 50 jatetxe onenen sari banaketa ekitaldia. Argazkia: EFE
2018ko munduko jatetxerik onena zein den Bilbon jakingo da

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Restaurant aldizkariak urtero egin ohi duen munduko 50 jatetxe onenen zerrenda Bilbon jakinaraziko du 2018an, ekainean, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.

Charles Reed Restaurant aldizkariko zuzendariak Londresko Eneko at One Aldwych jatetxean egindako ekitaldi batean aurreratu duenez, sari banaketa ekitaldiaz gain, gastronomiarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herrian.

Hamahiru urtez Londresen egin zuten ekitaldia, baina azken bi urteetan Melbournen (2017) eta New Yorken (2016) egin dute.

Reeden esanetan, ekitaldia Bilbon eginda Euskal Herriko "sukaldaritza tradizioa, ardo bikainak eta abegikortasuna" azpimarratu ahal izango dituzte. "Bizkaia eta Euskal Herria sukaldaritza onaren sinonimo dira", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Gaurko azken ordukoa