Gizartea -

N-121-A ERREPIDEAN, NARBARTEN

Kamioizale bat inputatu dute alkohol tasa sei aldiz gainditzeagatik

Gidariak —Lizarrerriako 51 urteko bizilaguna— delitu beragatik aurrekariak ditu.

Foruzainek kamioia errepide ertzean geldiarazi zuten. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Foruzainek kamioia errepide ertzean geldiarazi zuten. Argazkia: Nafarroako Gobernua

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak Estellerriko 51 urteko kamioi gidari bat inputatu zuen atzo, bideko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta; izan ere, alkoholemia proban 1,07 tasa eman zuen (1,07 miligramo alkohol arnastutako aire litro bakoitzeko).

Hainbat lekukok telefono bidez larrialdi zerbitzuei ohartarazi zienez, kamioi artikulatu bat N-121-A errepidean mugimendu irregularrak egiten ari zen. Inguruetan kontrol bat egiten ari zen patruila bat bertaratu zen eta kamioia aurkitu zuen. Kamioia geldiarazi ondoren, gidariak mozkor zantzuak zituela ikusi zuten, eta alkoholemia-probak foruzainen susmoak berretsi zituen. Kamioi gidariek gehienez ere 0,15eko tasa eman dezakete, eta kamioizaleak baimendutako tasa halako sei eman zuen.

Foruzainek gidaria inputatu dute, eta ostegunean deklaratu beharko du guardiako epaitegiaren aurrean.

Gidariak aurrekariak ditu delitu beragatik. 2009an, Sesman, eta 2013an, Zizurren, onartutakoa baino gehiago edanda zihoala harrapatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa gaur Delituak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea