Gizartea -

Sutea Etxalarren

Gizonezko bat intoxikatu da Etxalarren, sute batean kea arnastuta

Erdiguneko bi solairuko etxebizitza batean piztu da sua. Zauritua, 80 urteko gizona, Irungo ospitalera eraman dute, eta horren eboluzioaren zain daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizon bat intoxikatu da bart Etxalarren, haren etxean piztutako sutean kea arnastuta.

Etxalar erdiguneko bi solairuko etxebizitza batean sua piztu zela eta jabea barruan zegoela jakinarazteko deia jaso zuten, 21:50ean, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek.

Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileak eta Berako boluntarioak bertaratu ziren sutea izan zen tokira, eta gizonezkoa konorterik gabe aurkitu zuten. Dena den, bere onera etorri zen oxigenoa hartu eta larrialdi zerbitzuetako osasun langileen arreta jaso zuenean.

Gizonezkoa Irungo ospitalera eraman zuten anbulantzian, eta horren eboluzioaren zain daude.

Nafarroako Foruzaingoa sutearen nondik norakoak ikertzen ari da. Sua 23:00etarako itzaltzea lortu zuten, baina suhiltzaileek bertan igaro dute gaua, etxea aireztatu eta garbiketa lanak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Suteak gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa