Gizartea -

Nafarroa

Gidari bat larri zauritu da Castejonen, bidetik aterata

AP-15 autobidean izan da trafiko-istripua. Furgoneta bat bidetik atera da eta kutxatila baten aurka egin du talka. Bi pertsona zauritu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira astelehen goiz honetan Castejonen (Nafarroa), AP-15 autobidean bidetik aterata. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, bietako bat larri zauritu da.

08:15ean izan da trafiko-istripua, furgoneta bat bidetik atera denean, autobidearen ezkerreko aldetik. Jarraian, AP-15eko kutxatila baten aurka egin du talka.

Trafiko-istripu horretan bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, eta Tuterako Ospitalera eraman dituzte anbulantzian.

Beste alde batetik, Foruzaingoak gidari bat salatu du Cintruenigo udalerrian, bi arau-hauste “oso larri” leporatuta. Izan ere, gehienez 90 km/h-ko abiaduran ibili daitekeen errepide batean 160km/h-ko abiadura hartu du. Gainera, gidariak positibo eman du alkoholemia proban. Bi arau-hauste horiek mila euro eta gidabaimenean hamar puntuko zigorra suposatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak