Gizartea -
Sutea Pasaian
Berriro eraikiko dituzte Trintxerpen sute batek suntsitu zituen etxeak
Duela hiru urte eta erdi sute batek Trintxerpeko 42 familiaren etxebizitzak kiskali zituen eta eraikinak behera bota behar izan zituzten.
Agentziak | Erredakzioa
2014ko urtezahar-gauean sutea izan zen Trintxerpen eta 42 familiaren etxebizitza kiskalita gelditu ziren. Eraikinak bota egin behar izan zituzten orduan eta orain, hiru urte eta erdi geroago, Pasaiako Udala eta kaltetutako bizilagunak akordio batera iritsi dira eraikin berriak egiteko.
Lanak laster hasiko dira eta 18-19 hilabetez luzatuko dira. Eraikin berriek bi solairu gehiago izango dituzte.
Obrak egiteko baimena zazpi hilabeteko atzerapenarekin iritsi da; izan ere, bi aldeak ez ziren ados jartzen lizentzia lortzeko ordaindu behar den zenbatekoan.
Sutea gertatu zenetik, ostiralero egin dituzte bilkurak, euren etxebizitzak zeuden orubearen aurrean, konponbide bat exijituz. Akordio lortuta, ostiral honetan egingo dute azkeneko elkarretaratzea.