Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, exhibizionismo delitua egotzita
Atxilotu eta ordu batzuk geroago aske utzi zuten. Antza denez, kalean adingabeak ikusten zituenean biluztu egiten zen, bere etxeko balkoian, Arrotxapea auzoan.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du Iruñean, exhibizionismo delitua leporatuta.
Udaltzainek ostegun honetan jakitera eman dutenez, atxilotu eta ordu batzuk geroago aske utzi zuten. Antza denez, kalean adingabeak ikusten zituenean biluztu egiten zen bere etxeko balkoian, Arrotxapea auzoan.
Halaber, azken orduotan beste pertsona bat atxilotu dute, Gijoneko epaitegi batek hura atxilotzeko agindua eman baitzuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea