Gizartea -
Marbellan
Gizon bat atxilotu dute hainbat pertsona harrapatu eta istripua izan ostean
Kontrol bat ikusi zuenean, gidaria (edanda zegoen) Puerto Banusen sartu zen, eta oinezko batzuk harrapatu zituen. Ondoren, istripua eragin zuen, auto baten aurka talka eginda.
agentziak | erredakzioa
Igandean, Puerto Banus udalerriko Lola Flores etorbidean (Marbella, Malaga) sartu zen eta oinezko batzuk harrapatu zituen gidaria (edanda zegoen) atxilotu egin du Polizia Nazionalak. Horrekin batera, beste pertsona bat zegoen autoan, eta hura ere atxilotu du Poliziak.
Horrez gain, gidaria ospitalera eraman behar izan dute, A-7 errepidean beste istripu bat izan eta gero. Istripu horretan, lau pertsona zauritu ziren; 12 eguneko haurtxo bat, tartean.
Andaluziako 112 larrialdietarako zerbitzuak ohar baten bidez eman du horren berri, atzoko 21:00etatik aurrera dozena bat dei baino gehiago jaso ondoren istripu horren berri emateko.
Puerto Banusera bertaratu ziren larrialdi zerbitzuetako kideen arabera, bi pertsona zauritu zituen atxilotuak, autoarekin harrapatuta, eta Marbellako Costa del Sol ospitalera eraman zituzten.
Halaber, Poliziak baieztatu duenez, oinezkoak harrapatu zituen autoak istripu bat eragin zuen A-7an sartu ondoren, beste auto baten aurka talka eginda, eta lau pertsona zauritu ziren: 12 eguneko umetxo bat, 35 urteko emakumezko bat eta 38 urteko beste gizonezko bat. Laugarren zauritua, 53 urteko emakume bat, ez zuten ospitalera eraman behar izan.
Gertaera horiek igande iluntzean gertatu ziren, 21:00ak aldera, edanda zegoen gizon bat Puerto Banus aldera sartu zenean noranahiko auto batekin, Guardia Zibilaren auto batek gelditzeko agindua eman ondoren.