Gizartea -

Publizitatea

'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak' kanpaina saritu dute

Chrysallis Euskal Herria haur transexualen elkartearen kanpainak hiru sari lortu ditu Bartzelonako Gizarte Publizitateari buruzko Nazioarteko XI. Jaialdian.

Chrysallis kanpainaren kartela. Argazkia: Chrysallis elkartea
Chrysallis kanpainaren kartela. Argazkia: Chrysallis elkartea
Chrysallis kanpainaren kartela. Argazkia: Chrysallis elkartea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chrysallis Euskal Herriko haur transexualen familien elkarteak bultzatutako 'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak’ kanpainak hiru sari lortu ditu Bartzelonako Gizarte Publizitateari buruzko Nazioarteko XI. Jaialdian.

Lau ume agertzen ziren kartela egin zuten. Horietako bi transexualak ziren, eta guztiak elkarrekin zeudela ikus zitekeen, biluzik, korrika eta irribarrez. Kepa de Orbek egindako ilustrazioa Donostiako, Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko autobus geltokietako markesinetan jarri zuten, baita Bilboko metroan ere, urtarrilaren 10tik 16ra.

Chrysallis Euskal Herriak ohar batean jakinarazi duenez, kanpaina honako arlo hauetan saritu dute: Mezu Onena proiektu eta ekintza sozial batean; Eraginkortasun Onena gizarte arloko publizitate kanpaina batean; eta Eraginkortasun Onena kalean ipinitako pieza grafiko batean.

Elkarteak Alan&Poe agentzia bizkaitarrari agindu zion lana, donante anonimo batek emandako 30.000 dolarrei esker, "errealitate ezezagun bat ezagutarazteko", azaldu dute arduradunek

Sariak ekainaren 15ean banatuko dituzte, Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea