Gizartea -

Trafikoa

Bi kamioik talka egin dute Txorierriko igarobidean eta ilarak sortu dira

Zamudion izan da istripua, Barakaldorako bidean, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Kamioilari bat zauritu da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat arin zauritu da gaur, asteartea, Txorierriko igarobidean (N-637 errepidea) bi kamioik izandako istripu batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ibilgailuak bidea oztopatzen geratu dira, eta ilara luzeak sortu dira errepidetik kendu dituzten arte (10:45)

Ezbeharra 08:40 aldera jazo da, 17. kilometroan, Zamudion. Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, bi kamioik talka egin dute Barakaldorako bidean.

 

 

Kamioi gidarietako bat harrapatuta geratu da ibilgailu barruan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Bi errei itxi behar izan dituzte, eta pilaketak izan dira ia bi orduz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Gaurko azken ordukoa Istripua Txorierrin