Gizartea -
Bizkaia
Zaindari bati eraso diote barra batekin Leioako Metro geltokian
Erasotzailea ordaindu gabe sartzen saiatu da, borroka hasi dute biek, eta, halako batean, burdin barra batekin eraso dio. Ertzaintzak atxilotu egin du lesioak eragitea leporatuta.
i.g. | eitb.eus
Gizonezko batek segurtasunerako zaindari bati eraso egin dio burdin barra batekin Leioako (Bizkaia) Metro geltokian, txartela ordaindu barik sartzen saiatu ostean.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionaren arabera, gertaera gaur, asteartea, 08:30ean izan da aipatutako udalerri bizkaitarrean. Erasotzailea txartela ordaindu gabe sartu da geltokian, horregatik, bertan zegoen zaindari batek egindakoa leporatu dio.
Ondoren, borroka hasi dute biek eta, halako batean, erasotzaileak burdin barra batekin jo du langilea.
Gertatutakoaren berri izan ondoren, Ertzaintza hara bertaratu eta gizona atxilotu du, lesioak eragitea egotzita.
Zaindaria, bestalde, mutualitatean artatu dute.