Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Etxe bati su eman diote Heletan

Hipotesi nagusiaren arabera, nahita piztutako sutea izan da, 'Euskal Herria ez da salgai' zioen pintaketa bat egin dutelako bertan.

Udako etxe bat osoki erre dute Heletan, Nafarroa Beherean

0:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe bat kiskali da bart Heletan eta, zantzu guztien arabera, nahita piztutako izan da, 'Euskal Herria ez da salgai' zioen pintaketa bat agertu delako bertan.

Etxea Iruñeko familia batena da eta jabeak salaketa jarri du. Oporretan joateko erabiltzen dute etxea.

Baionako Fiskaltza ari da gertakaria ikertzen eta eraso bat izan dela uste du. Hala  ere, jendarmeek bildutako datuen zain daude,  sutea nahita piztutakoa izan den edo ez baieztatzeko.

Gertakariak goizaldean jazo dira. Suhiltzaileek itzali dute sua. Etxeak kalte handiak jasan ditu.

Duela urte batzuk antzeko erasoak izan ziren Ipar Euskal Herriko udalerri ezberdinetan, mezu berarekin: 'Euskal Herria ez da salgai'.

Gertakari haiek Parisko Fiskaltzak ikertu zituen, terrorismo ekintzak zirela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Suteak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea