Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia euriteengatik, barnealdean

15:00etatik gauerdira arte izango da indarrean. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke.

Usurbil, euripean. Argazkia: Sebastian Oliva
Usurbil, euripean. Argazkia: Sebastian Oliva
Usurbil, euripean. Argazkia: Sebastian Oliva

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako —15:00etatik 00:00etara— lurraldearen barnealdean prezipitazio handiak izan daitezkeen arriskua dela eta.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu. Barnealdeko zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke, eta txingorra egin dezake, probabilitate handiagorekin hegoaldean.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, ostiral goizean atertu eta baliteke ostarte batzuk irekitzea barnealdean. Kostaldean hodeitsu egongo da goizean goizetik. Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak nagusituko dira, eta zaparrada trumoitsuak botako ditu. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da goizean eta indartu egingo da kostaldean. Tenperatura maximoak apur bat jaitsi egingo dira, baina bero egiten jarraituko du eguneko erdiko orduetan.

Larunbatean udazken itxura hartuko du eguraldiak. Hodei ugari izango ditugu zeruan, eta euria egingo du, bereziki goizean, gainera baliteke zaparrada trumoitsu batzuk botatzea. Arratsaldean eta gauean gutxiago bustiko du. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean. Tenperatura asko jaitsiko da eta maximoak ostiralekoak baino 10 ºC baxuagoak izango dira barnealdeko hainbat lekutan.

Igandean hodeiak eta giro nahiko freskoa espero ditugu. Tenperatura maximoak beste pixka bat jaitsi eta 15-18 ºC artekoak izango dira lurralde osoan. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta euria egingo du noizbehinka, oro har, euri txikia izango da. Nafarroan arratsaldean zaparrada trumoitsuak ere bota ditzake. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta egunak aurrera egin ahala ziertzoa indartu egingo da Ebro bailaran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak bideoak EAE albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Albisteak