Gizartea -

Nafarroa

Txirrindulari bat hil da Lizarran, 81 urteko gidari batek harrapatuta

Txirrindulariak 45 urte zituen, eta nahiz eta kaskoa zeraman zintarriaren aurka buruarekin jo duenean hil da.

Harrapaketa Lizarrako kiroldegitik gertu dagoen biribilgunean jazo da. Argazkia: EFE
Harrapaketa Lizarrako kiroldegitik gertu dagoen biribilgunean jazo da. Argazkia: EFE
Harrapaketa Lizarrako kiroldegitik gertu dagoen biribilgunean jazo da. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko txirrindulari bat hil da igande honetan Lizarran (Nafarroa), 81 urteko gidari batek harrapatuta. Gidariak negatibo eman du alkohol eta droga azterketetan, eta zuhurtziagabekeria larriagatiko homizidioa leporatu diote.

Txirrindularia Villatuertako herrikoa zen, eta zintarria buruarekin jota hil da, nahiz eta kaskoa zeraman, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Harrapaketa Lizarrako kiroldegitik gertu dagoen biribilgunean jazo da. Itxura guztien arabera, autoa biribilgunean sartu da, txirrindularia dagoeneko bertan zegoela konturatu ez dela, eta orduantxe gertatu da ezbeharra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Iruñea gaur Nafarroa gaur Gizartea bideoak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken orduko albistea Lizarra albisteak