Gizartea -

Trafikoa

Hamasei kilometroko ilarak A-8an, Biriatun

Frantziarako bidean kamioi ugari bildu dira, atzo debekatuta izan baitzuten Baionarantz joatea.

Bart hasi dira ilarak. Argazkia: @TrafikoaEJGV
 @TrafikoaEJGV
10 kilometrorainoko kamioi-ilarak Biriatun, astearte honetan

2:30

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamasei kilometroko ilarak sortu dira gaur A-8 autobidean, Behobiako mugan eta Baionarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Asteleheneko 22:00ak arte, ibilgailu astunek debekatuta izan dute muga zeharkatzea, Frantzian jaieguna baitzen. Hala, Trafiko Zuzendaritzak ohi baino zirkulazio handiagoa espero zuen gaurko, eta bete egin dira aurreikuspenak.

07:00an hasi dira pilaketak, eta 12:00etarako 16 kilometrokoak zirela zehaztu du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Baiona Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak A8 autobidea gaur