Gizartea -
Gipuzkoa
Lezoko Udalak 'jarrera sexistak' salatu ditu herriko festetan
Udalak deia egin die hiritarrei datorren asteartean, 19:30ean, antolatutako elkarretaratzearekin bat egin dezaten.
Agentziak | Erredakzioa
Lezoko (Gipuzkoa) Udalak herriko festetan "jarrera sexistak" izan zirela salatu du. Antza denez, gazte bat "emakumeen komun bati argazkiak ateratzen harrapatu zuten, taberna baten kanpoaldean".
Ohar baten bidez, deia egin die hiritarrei datorren asteartean, 19:30ean, Gurutze Santuaren plazan jarrera horiek arbuiatzeko antolatutako elkarretaratzearekin bat egin dezaten.
Udalaren aburuz, "halako gertaerek ez dute tokirik gure gizartean", eta "erakundeek, elkarteek eta hiritarrek lanean jarraitu behar dute, emakumeek aske eta jazarpen matxistarik gabe bizitzeko aukera izan dezaten".
Beraz, bai erakundeek bai hiritarrek "emakumeen aurkako jokabide matxistak ekiditeko ahaleginak batu eta gure esku dauden bitarteko guztiak eskaini" behar direla berretsi du Udalak.