Gizartea -
Gertaera
Hainbat zauritu Iurretan izandako istripu batean; AP-8a etenda egon da
Auto bat errepidetik irten da AP-8an, eta barruan zeuden lau bidaiarietatik bi Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte helikopteroan.
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat pertsona zauritu dira, AP-8an izan den auto istripu baten ondorioz, eta errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, Iurretan.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez, lau bidaiari zituen auto bat errepidetik irten da 86. kilometroan, eta horietako bi zauritu egin dira.
Zaurituetako bat, ibilgailuko gidaria, barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileen laguntza behar izan du ateratzeko. Bigarren zauritua adingabea da.
Biak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte helikopteroan, beraz, larrialdi zerbitzuek errepidea itxi dute hura lurreratzea eta aireratzea errazteko.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute eta 19:45ean auto-ilarak hiru kilometrora iritsi dira. gerora, 20:00ak inguruan, bi errai ireki dituzte, eta 20:45ean errepideak normaltasunera itzultzea lortu dute.