Gizartea -

Txalupa eta bateletan

Ia 3.000 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan

Urte hasi zenetik, 1.720 lagun hil dira itsasbide horretan, eta 60.000k Italiara heltzea lortu dute.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.200 bat pertsona erreskatatu dituzte igandean Mediterraneo erdialdean egindako 11 operaziotan, eta larunbatean beste 1.650 erreskatatu zituzten 12 operatibotan, Italiako Guardia Costierak azaldu duenez.

Larunbatean, 1.650 bat izan ziren Mediterraneoko uretatik ateratako lagunak, aipatutako 12 operaziotan. 9 txalupa pneumatikoetan eta 3 bateletan topatu zituzten.

Erreskatean Guardia Costierako bi itsasontzik eta aireko ibilgailu batek, Eunavformed eta GKEko zenbait kidek parte hartu zuten.

Igandeko operazioan, aldiz, erreskatatutako lagunak 8 txalupa pneumatikotan eta hiru bateletan abiatu ziren Italiarantz. Aurrekoan bezalaxe, Guardia Costierako bi itsasontzik eta aireko ibilgailu batek, Eunavformed eta GKEko zenbait kidek parte hartu zuten.

Urte hasi zenetik, 60.000 pertsona heldu dira Italiara Mediterraneoko itsasbidea eginez. 1.720, aldiz, hil dira saiakeran, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak zabaldutako azken txostenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak