Gizartea -

Baztan

Gizon bat inputatu dute Iruritan, 12 urteko semeari gidatzen uztea egotzita

Nafarroako Foruzaingoko patruila batek ziklomotor bat gidatzen harrapatu zuen adingabea, gidabaimenik eta kaskorik gabe.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak gizonezko bat inputatu du Iruritan (Baztan), 12 urteko semeari ziklomotor bat gidatzen uztea leporatuta. Gainera, ez zeraman kaskoa jantzita.

Elizondoko polizia-etxeko agenteek 46 urteko Iruritako bizilagun bat inputatu zuten atzo, bideko segurtasunaren kontrako ustezko delitua egitea egotzita. Semea adingabea izaki, ezinbesteko laguntzaile izatea leporatzen diote aitari.

Foruzaingoaren patruila batek ziklomotor bat gidatzen harrapatu zuen 12 urteko mutikoa NA-8301 errepidean, Iruritan. Identifikazioa eskatu ziotenean, 12 urte zituela eta, horrenbestez, gidabaimenik ez zuela eta bera inputatzeko aukerarik ez zutela egiaztatu zuten.

Inguruan zebilen aitak foruzainei azaldu zienez, semeari motorrean ibiltzen erakusten ari zitzaion. Horren aurrean, Foruzaingoak mutikoaren aita inputatu du, eta, ondorioz, Iruñeko epaitegi batera joan beharko du laster, azalpenak ematera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Delituak Gizartea albisteak Albisteak Baztan