Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat larri zauritu da Oñatiko enpresa batean izandako istripuan
Laneko istripua Torreauzo auzoko lantegi batean gertatu da. Behargina Donostia Ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
35 urteko langile bat larri zauritu da Oñatiko enpresa batean izan den lan-istripuan, Segurtasuna Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra Torreauzo auzoan dagoen fabrika batean gertatu da, 16:20 inguruan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Beharginak zauri larriak ditu hanka batean.
Anbulantzia bat bertaratu da lantegira, baina azkenean helikopteroz eraman dute Donostia Ospitalera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea