Gizartea -
Nafarroa
Taxoareko istripuaren ustezko arduraduna libre utzi dute
Komisarian atxilotuta izan dute zenbait orduz. Ezbeharraren ondorioz, ziklomotorrean zihoan 49 urteko gizon uhartearra hil da.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak Itza zendeako (Nafarroa) 39 urteko gizon bat atxilotu du gaur eguerdian, Taxoaren izandako istripuan arduragabekeriazko homizidioa eta sorospen-eginbeharra ez betetzea egotzita. Ezbeharraren ondorioz, ziklomotor-gidari uhartear bat hil da, 49 urtekoa.
Atxilotu eta ordu batzuetara, baina, libre utzi dute.
Atxilotua Belosoko polizia-etxera joan da, abokatu batekin, istripuan izandako zerikusia azaltzeko, Foruzaingoak esandakoaren arabera.
Atestatuaren arduradunek alkoholemia-kontrola egin diote eta positibo eman du; droga-proban, berriz, negatibo eman du. Asteazkenean deklaratuko du epailearen aurrean, atestatuaren izapideak amaitu ostean.