Gizartea -

Bizkaia

Kamioi baten gurpilek su hartu dute eta auto-ilarak sortu ditu, Basaurin

Ibilgailua errepide-ertzean gelditu ahal izan da eta, ondoren, suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko.

Kamioi bat suak hartu du Basaurin eta auto-ilarak sortu dira

0:55

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi baten gurpil batzuek su hartu dute N-634 errepidetik zihoala, Basaurin (Bizkaia), eta, ondorioz, zamaren alde bat ere erre da, eta auto-ilarak sortu ditu errepide horretan, Irunerako noranzkoan.

Oraindik ez dakite nola piztu de sua baina, Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez, bertaratu diren suhiltzaileek sua itzali dute dagoeneko eta, gainera, errepidea garbi dago orain.

Auto-ilarak desegin badira ere, trafikoa motela da oraindik leku horretan. Orain, garabiaren zain daude, ibilgailua bide ertzetik ken dezaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Basauriko berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen