Gizartea -

Sutea

Bi auto erre dira Iurretan izandako sute batean

Ertzaintza suaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen nahita eragindakoa izatea.

Autoa erreta
Autoa erreta
Bi auto erre dira Iurretan; baliteke sutea nahita eragin izatea

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat erabat kiskalita gelditu da eta beste bat kaltetu da Iurretan, goizaldean piztutako sute batean. Ertzaintzaren hipotesien arabera, litekeena da sua nahita eragindakoa izatea.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizaldeko laurak aldera piztu da sua, N-634 errepidean, Iurretan, OPEL auto kontzesionariotik gertu.

Aparkatutako bi auto sutan zeudela jakin du Ertzaintzak, eta bertaratutako suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Garren ondorioz, autoetako bat erabat kiskali da eta bigarrenak kalteak ditu aurreko aldean.

Ertzaintza suaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du baztertzen nahita eragindakoa izatea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Bizkaiko albisteak Suteak gaur Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Iurreta azken ordukoa Durangaldea gaur