Gizartea -

Trafiko istripua

Abiadura handian gidatu, farola bat bota eta ihes egin du Iruñean

Gerora, gidaria aurkitu dute eta alkoholemia proban baimendutako tasa hirukoiztu du. Ondorioz, bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu diote.

Argazkia: @policiaforal_na
@policiaforal_na
Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoa bart gertatutako trafiko istripu bat ikertzen ari da. Abiadura handian zihoan auto batek farola bat bota, 30 metroko bidean irrist egin, eta erdibitzailea zeharkatu du.

Gidariak lasterka ihes egin du istripua gertatu den tokitik, Polizia bertaratu baino lehen, Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez.

Istripua 23:25 aldera gertatu da Nafarroako Erresuma etorbidean, eta Iruñeko Udaltzaingoak bere gain hartu du gertatuakoa argitzeko ikerketaren ardura.

Gerora, gidaria aurkitu dute, eta baimendutako tasa hirukoiztu du alkoholemia proban. Ondorioz, bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu diote.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa