Gizartea -
Gertaera
Bost gorpu zeramatzan patera bat iritsi da Cartagenara
Itsasontzia goizaldeko 04:00ak aldera heldu da Cartagenako kaira eta guardiako epailea ikuskatzen ari da.
Agentziak | Erredakzioa
Atzo goizean Maltako merkantzia-ontzi batek ikusitako patera gaur goizaldean iritsi da Cartagenako kaira, Itsasoko Erreskate ontzi batek ekarrita. Paterak bost hilotz zeramatzan.
Goizaldeko 04:00etan heldu da, eta guardiako epailea ikuskatzen ari da orain.
Atzo goizean, Baltoc Wave merkantzia-ontziak Saharaz hegoaldeko jatorria zuten bost hildako zeramatzan patera bat ikusi zuen Cartagena (Murtzia) hego-ekialdean, kostaldetik 70 bat miliara.
Sustapen Ministerioak jakinarazi duenez, patera nora ezean ikusita, Sasemar 101 ontzia eta Salvamar Mimosa erreskate itsasontzia abiatu ziren Cartagenatik.
Hegazkina 12:50ean iritsi zen lekura, eta ontzian bost hildako zeudela baieztatu zuten. Ondoren, kaira eramatea erabaki zuten, eguraldi txarra eta gorpuen egoera kontuan izanik.