Gizartea -

Iragarpena

Alerta laranja beroagatik, asteazkenera arte

Gaur 34 graduko tenperaturak espero dira kostaldean, eta 36koak, berriz, barnealdean.

Beroa. EFE
Beroa. EFE
Alerta laranja Euskal Herrian beroagatik, asteazkenera arte

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du, gaur, bihar eta asteazkenean tenperatura altuak izango direla iragarri baitute. Barnealdean 36 gradura iristea espero dute.

Gaur, 34 gradu harrapatuko dituzte termometroek kostaldean, eta 36, barrualdean. Asteartean, tenperatura maximoak gutxi aldatuko dira: 33 gradu egongo dira kostan, eta 35, Araba hegoaldean.

Asteazkenean, maximoek apur bat egingo dute behera: 31 gradu ingurukoak izango dira kostaldean. Barnealdean, berriz, 36 gradu izango dituzte Ebro ibaiaren inguruan.

Halaber, Nafarroan atzo izan zituzten tenperaturen antzekoak izango dituzte gaurkoan. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute erdialdean eta Erriberan. Baliteke 37 gradu harrapatzea inguru horretan gaur arratsaldean.

Lizarran, adibidez, tenperaturak 21 eta 36 gradu artean ibiliko dira; Iruñean, 19 eta 36 artean; Erronkarin, 17 eta 33 artean; eta Tuteran, 23 eta 37 artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Gizartea Albisteak Uda Bero-boladak