Gizartea -

Euskara

HABEren C1 eta C2 mailetako azterketak euskaltegira joan gabe egin daitezke

Gainera, B1, B2 eta C1eko idazmen proban gutxieneko puntuazioa lortzen ez bada, ahozko probarekin konpentsatu ahal izango da.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) kaleratu berri duen ebazpen batean agertzen denez, euskararen C1 (EGAren parekoa) eta C2 mailako tituluak eskuratu nahi dituztenek ez dute euskaltegian matrikulatuta egon beharko azterketa egiteko.

Jokin Azkue Haberen zuzendari nagusiak adierazi du "eskaera sozial zehatz bati" erantzuten diola azterketak egiteko aukera edozein pertsonari zabaldu izana.

Orain arte ezinbestekoa zen HABEren C1 (EGAren parekoa, Hezkuntza Sailak kudeatzen duena eta administrazioko hirugarren hizkuntza profila) eta C2 (administrazioko laugarren hizkuntza profila) mailak lortzeko euskaltegi sareko baten batean izena emanda egotea.

Orain edonor, modu irekian, matrikulatu ahal izango da deialdietan, B1 eta B2 mailetan egiten den bezalaxe.

HABEk jakinarazi duenez, aurten C1 eta C2 mailetako azterketak egiteko izena emateko epea irailaren 15etik 26ra izango da.

Bestalde, aurtengo beste berrikuntzetako bat puntuazio sisteman dago. Hala, B1, B2 eta C1 mailako azterketetako idazmen proban gutxieneko puntuazioara, 15era, iritsi ez, baina gutxienez 13 puntu lortuz gero, ahozko proban lortutako puntuekin konpentsatu ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gizartea Albisteak