Gizartea -
Salaketak
Besarkadaren metodoaren bidez egindako lapurreta kasu bi, Iruñean
Neska irribarretsu bat adineko bi pertsonengana hurbildu zen, eta agurtzeko besarkada ematean, urrezko katea lapurtu zien.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak ohartarazi duenez, besarkadaren metodoaren bidez egindako lapurreta kasu bi izan dira azkenaldian hiriburuan.
Ohar batean zehaztu dutenez, bi salaketa jaso dituzte asteon, bata Iturrama auzoan gertatutakoa, eta, bestea, Orvina kalean.
Biktimak 83 urteko bi pertsona izan dira. Bi kasuetan, neska irribarretsu bat hurbildu zitzaien, ezaguna zelakoan. Agurtzeko besarkada eman zien, besarkada urrezko kateak askatu eta kentzeko baliatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea