Gizartea -

'Busti zaitez harreragatik'

Protesta batek errefuxiatuen helduera irudikatu du Kontxako hondartzan

'Busti zaitez harreragatik' ekimenak Europar Batasunaren migrazio politikak salatu nahi izan ditu aipatu ekintzarekin.

Errefuxiatuen heldueraren irudikapena Kontxako hondartzan. Argazkia: EiTB
Errefuxiatuen heldueraren irudikapena Kontxako hondartzan. Argazkia: EiTB
Errefuxiatuen heldueraren irudikapena Kontxako hondartzan. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun bat lagunek parte hartu dute gaur Donostiako Kontxa hondartzan egin den "Busti zaitez harreragatik" ekimenarekin. Ekimen horretan errefuxiatuen helduera irudikatu dute, Europar Batasunaren migrazio politikak salatzeko asmoz.

Ekintza solidario horretan errefuxiatuei laguntzen jarduten duten elkarteetako (Amnistia Internazionala, SOS Arrazakeria, Intermon Oxfam, Hotz Zarautz, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak) hainbat ekintzaile eta boluntariok esku hartu dut, Itsasoko Laguntzarekin batera.

Protesta 13:00 inguruan egin dute Gipuzkoako hiriburuko badian, joan zen asteartean egin zen Errefuxiatuaren Mundu Eguneko ekintzen barruan. Ordu horretan bi ontzi heldu dira, errefuxiatuz beteta zeudenaren itxurak egiten, eta itsasertzean zeuden pertsonek lagundu behar izan dituzte hondartzaraino heldu ahal izateko.

Manoli Etxeberria Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, ekintza sinbolikoa izan da egindakoa, "mugak hausteko beharrizana irudikatzen duena, eta baita hesi eta kontzertina gehiago jartzera (Ceuta eta Melillan egin legez) bideratzen den dirua kritikatzeko ere".

Etxeberriaren esanetan, "Europar Batasuneko migrazio politikek pertsona horiek modu seguruan hel daitezela bermatuko duten bideak eraiki beharrean, Mediterraneo hobi komun bihurtu dute".

Bestalde, Etxeberriak jakitera eman duenaren arabera, uztailaren 14an lau autobus aterako dira Euskaditik, eta Estatuko beste hainbat lekutik aterako diren beste batzuekin bat egingo dute "Mugak eraikiz" karabanan, "Ceuta eta Melillan gertatzen den errefuxiatuen giza eskubideen urraketa" salatzeko xedearekin.

Amnistia Internazionalaren argazki protesta Bilbon

Bestalde, hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean, eta argazki bat atera dute Donald Trump AEBko presidenteak jorratzen dituen migrazio politiken aurrean desadostasuna adierazteko.

ERREFUXIATUAK Bilbao Argazkia: EiTB

ERREFUXIATUAK Bilbao Argazkia: EiTB

Amnistia Internazionala elkartearen protesta, Bilbon. Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Kontxako hondartza Errefuxiatuak azken ordukoa