Gizartea -
Huelva
Moguerreko sutea kontrolpean dute jada
Doñana parkearen inguruko suteak eragindako kalteak gaur bertan hasiko dira zenbatzen, herritarrak bi egunez alerta egoeran izan ostean.
agentziak
Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada larunbatean Moguerreko La Peñuela aldean piztutako sutea, Doñanako parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin duena.
Hala erabaki dute Mazagon herriko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Halaber, horren esanetan, gaur bertan hasiko dira suteak eragindako kalteak neurtzen.
Fiskalaren arabera, sute "zabala" izan da, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.