Gizartea -

NAFARROA

Bi gizonezko atxilotu dituzte Cascanten, elkar jotzeagatik

Atxilotuak 57 eta 45 urteko bi gizon dira. Horietako batek hainbat kolpe eman zizkion aurpegian edalontzi batekin besteari, eta hark ispilu baten aurka bultzatu zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako polizia-etxeko Foruzaingoko agenteek bi gizon atxilotu dituzte orain dela egun gutxi Cascanten, bertako taberna batean istiluak izan ostean. Atxilotuak 57 eta 45 urteko bi gizon dira, Cascanteko bizilagunak biak.

Foruzaingoak hainbat patruila jarri zituen martxan, zenbait lekukoren deiak jaso eta gero. Lekuko horien arabera, bi gizonek elkar jotzeari ekin zioten Cascanteko taberna batean, eta kalera ateratakoan mutur joka jarraitu zuten.

Agenteak herriko osasun-etxera bertaratu ziren, hantxe baitzeuden bi gizonak zauriak osatzen; izan ere, ebaki eta kolpe handiak zituzten. Bietako batek 20 puntu behar izan zituen aurpegian zuen zauria josteko, eta besteari, azkenean, ebakuntza egin behar izan zioten Reina Sofia ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa