Gizartea -
Jazoera
25 lagun euren etxeetatik atera dituzte Hondarribian, sute baten eraginez
03:40 aldera piztu da sua, eraikin baten etxabean dagoen zeramika lantegi batean.
Agentziak | Erredakzioa
Hondarribiko eraikin bateko etxabean dagoen zeramika lantegi batean piztu den suteak 25 bizilagun beren etxebizitzetatik atera behar izatea eragin du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua 03:40 aldera piztu da, Hondarribiko Juan de Laborda kaleko eraikin bateko etxabean. Sutearen ondorioz ke handia sortu denez, 25 bizilagunek beren etxebizitzak utzi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Suhiltzaileek 05:00etarako itzali dituzte garrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea