Gizartea -

Gertakaria

Herritarren laguntza eskatu dute hilik topatu zuten haurraren kasuan

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du gorpuak kolpeak zituela, eta uztailaren 1ean edo hor inguruan utzi zutela.

Bilbon hondakinen artean jaioberria utzi zuen pertsonaren bila

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtsaun sailburuak laguntza eskatu die herritarrei atzo zaborrak tratatzeko lantegi batean, Bilbon, hilik aurkitu zuten haur jaioberriaren kasua argitzeko. Horretarako, Jaurlaritzak linea berezi bat ireki du 112 zerbitzuan.

Gainera, haurraren gorpuan kolpe zantzuak zeudela jakinarazi du sailburuak, baina oraindik ez dakite "zein den heriotzaren arrazoia". Era berean, litekeena da haurra uztailaren 1ean utzi izana.

Donostian Udako Ikastaroen ostean parte hartu eta gero azaldu duenez, Segurtasun Saila autopsiaren emaitzak jasotzeko zain dago, heriotzaren jatorria non dagoen jakiteko.

Sailburuak gaineratu duenez, Ertzaintza ikertzen ari da haurra non utzi zuten argitzeko, horrek egilea nor den jakiten lagunduko duelako. Hori horrela, "herritarrei laguntzeko dei berezia" egin die, "zerbait ikusi izanaren zantzua edo susmoa" dutenek 112ra dei dezaten.

Beltran de Herediak esan du Arraiz mendiko lantegira 50 kamioi joaten direla egunero, eta zaila dela jakitea nondik iritsi zen haurra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea albisteak Albisteak